Kirjailijakuva

Irati Jiménez

Teoksen Nora tekijä

4 teosta 5 jäsentä 2 arvostelua

Tekijän teokset

Merkitty avainsanalla

Yleistieto

There is no Common Knowledge data for this author yet. You can help.

Jäseniä

Kirja-arvosteluja

Egiazko maitasunak ezagutza eta pasioa eskatzen omen ditu, eta bi horietatik gainezka egiten du Irati Jimenezek: euskal literaturari eta sistema literarioari ikusten dizkion gabeziak eta makurrak salatzen ditu, minez bezain gordin, baina horrekin batera gure letrek zein ingurukoek dituzten liburu miresgarriak eta sortzaile apartak laudatzen ditu, sutsu bezain oparo. “Begiak zabalduko zaizkizue” esan omen zien sugeak Adan eta Evari, eta begiak zabaltzeko gonbita egiten digu guri ere egileak, ez fruitu debekatua eskainiz, baizik eta informazioa emanez: informazio ugari, iturri eta modu askotakoa, eta, datu hutsetan geratu ordez, etengabe animatzen gaitu liburu hobeak idaztera, irakurtzera, gozatzera. Jakituriaz eta berotasunaz gain, umorea da liburu honen beste dohainetako bat, eta horiei guztiei esker aparretan doa irakurlea orriak irensten, sarritan idazlearen erudizioaz txundituta, askotan haren ikuspegiarekin bat eginez eta tarteka desadostasunean eztabaidan, debatea piztu nahi duen saiakera suhar eta polemiko batek behar duen bezala.… (lisätietoja)
 
Merkitty asiattomaksi
bibliotecayamaguchi | Dec 22, 2022 |
Ozeanoetan dago ugari baina baita geure negarrean ere. Deabruaren kontra balio omen du eta nerbio bulkadak transmititzeko ere bai. Himalayatik datorrena gutizia bihurtu da baina ez da batere merkea. Bere ustiapenak paisaia ezin ederragoak utzi dizkigu Euskal Herrian eta kontserbatzaile gisa izan duen garrantziak munduaren historia aldatu du. Antzina, erromatar soldaduen soldata ordaintzeko erabiltzen zuten eta egun, edozein sukaldetan aurkitu dezakegu arroka, altxor eta kontserbatzaile miragarri hau: gatza.… (lisätietoja)
 
Merkitty asiattomaksi
bibliotecayamaguchi | Mar 8, 2017 |

Tilastot

Teokset
4
Jäseniä
5
Suosituimmuussija
#1,360,914
Kirja-arvosteluja
2
ISBN:t
3
Kielet
1